[Euskal Herria] Maiatzaren Lehena – 1º de Mayo [Eusk. Cast]

Aurreko urtean ere esan genuen, atzerapen bat nozitzen ari gara; ez eskubide laboraletan soilik, baita eskubide sozialetan ere, eta atzerapen hau mundu osoan globalizaturik dagoen arazo bat da. Estatu Batuetan enpresaburu xenofobo, matxista eta faxista Donald Trump lehendakari izendatu dute, zeinen lehenengo ekintza Obamak ezarritako lege aurrerakoi gutxiak indargabetzea izan den. Holandan ez du faxismo xenofoboak irabazi, baina bigarren lekuan geratu da. Liberal-kontserbadoreek ezkerrarekin negoziatu beharko dute, negoziazio hau oso zaila izanik eta arrakastarako ziurtasunik izan gabe. Frantzian Marie Le Pen-ek, alderdi ultraeskuindarreko buruzagiak, aukera asko ditu hauteskundeak irabazteko. Kontuan izan behar dugu krisi garaian izaten dela alderdi ultraeskuindarrak indarra hartzen duen unea; eta honen adibide bezala Lehenengo Mundu Gerrak Alemanian sortu zuen krisi ekonomikoa jarri dezakegu, orduan ere alderdi Naziak irabazi bait zituen hauteskundeak.

Sigue leyendo

Anuncios